XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ertaroko artxibategi zaharretako altxor aparta toponimia dugu, gure hizkuntzak ez baitu eduki sorkuntza literario idatzirik aski berandu arte.

Beraz, urritasun literarioaren aurrean Gipuzkoa-n ehun eta hogei milako materialeak topatzea pozgarria gertatzen da.

Gure ustean, ez gaztelaniak, ez katalanerak, ez frantzesak aurkez dezake Gipuzkoa bezalako lurralde hain txikian ematen den oparotasun toponimikoa (toponimia txikia, noski, kontutan edukirik).

Euskararen ezagutza seriorik gabe gure hizkuntza pobrea dela baieztatzen duen sasi-kritiko zenbaitek badu zer pentsa.

Hemen eskaintzen ditugun MATERIALEEK argitan uzten dute, zinez, euskararen konposakera eta deribazio lexikalezko aberastasun harrigarria, alemanaren parekoa alde askotatik begiratuta....

Ez, ez, euskara izatez edo ontologiaz ez da pobrea, gu geu euskaldunok baino, halako ahalbide lexikalak dituen hizkuntza sozialki gehiago erabiltzen eta mamitzen (desarroilatzen) ez dugulako.

Toponimiaren alorrean, behintzat, euskara ez da gertatzen pobrea, zeharo aberatsa eta jantzia baino; baieztapen honen probagarria gure probintziako edozein herritxoren izendegi toponimikoa da.

Euskararen aberastasunezko argudi ukaezina den alde filologiko hau, bada, artxibategietako zokoetatik atera nahi izan dugu.

Lotsagarria litzateke halako altxor linguistikoa ezkutaturik mantentzea.

2.- Bilketaren arrazoinak Gaur egungo euskararen egoera sozial larria ikusita derriorrezkoa suertatzen da materiale hauen argitaratzea.

Toponimiak (eta onomastikak orokorki) Euskal Herrian eman den hainbat ziklo kulturalen berri ematen digu, hots, aspaldiko artzantza, abelazkuntza, lurgintza, artesautza eta industriaren argibidea.